XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Alde zakur nazkagarria! Ez haut gehiago ikusi nahi!.

Eta herriko mutiko bihurrien gogorkeriaz oroitzen nintzen edo nire lagunak eraman zituzten gizon haietaz edo eta bide ertzean utzi ninduen odoltxarreko hartaz.

Eta geltokiko nagusiaren oihuak zetozkidan mailuka: Alde hemendik zakur nazkagarria!....

Bai benetan gizonak gorrotatzen hasia nintzen.

Gauza bat zen egia hutsa: gizonek beraiei komeni zitzaiena egiten zutela.

Zakurrekin ondo portatzen zirenek ere zurikeriaz eta laztanez betetzen zituztenek eta nahiko janaria ematen zutenek beraiei komeni zitzaielako bakarrik egiten zuten.

Denbora pasatzeko edukitzen zuten zakurra edo polita egiten zuelako edo zaintzaile lana egitearren.

Baina zakurrak balio ez zietenean edo gustatzen ez zitzaien zerbait egiten zuenean ostikada bat atzean eta kalera.

Horregatik erabakia nuen ez nuela beste ugazabarik bilatuko.

Nik bat eduki bait nuen Pako itsasoko gizon zahar hura, hura bai zela benetako ugazaba.

Tratu bat egina genuen: berak egunez egingo zuen lana eta nik gauez eta biok betetzen genuen tratua eta lagun onak bezala errespetatzen genuen elkar.

Ez zidan inoiz eskurik erantsi ez eta lepokorik eta muturrekorik ipini ere.

Orain konturatzen naiz Pakoz aparte nire gainontzeko ugazabekiko harremanak oso azalekoak izan zirela.

Ilunduta zegoen eta ni oraindik trenbidean aurrera nindoan.

Non ote nengoen? Hankak ahultzen ari zitzaizkidan.

Luze-luze etzan eta lo geratu nintzen.

Hurrengo egunean esnatu nintzenean urdaila orroeka neukan.

Janari bila hasi beharra zegoenaren seinalea!.

Trenbidea utzi eta inguruko baso batean sartu nintzen.

Zeharkatu ondoren herri bateko lehenengo etxe batzurekin egin nuen topo.